Rorscharden mapa

2017 / Kristal gaineko pintura / 100×70 zm (3 u.)

Mapamundi bat sortzeko, beharrezkoa da ingurune errealetik bereiztea eta errealitate mental partikular batean sartzea; errealitate horren abstrakzioaren eta sinplifikazioaren bidez, sentipenaren eraikuntza berri bat sortzen da. Artelan honetan bi mapamundiren silueta gainjarri dut, psikodiagnostiko-testetan erabilitakoak gogorarazten dituen irudi bat osatuz, lurraldearen edozein irudikapenen alderdi psikologikoari erreparatzeko. Izan ere, edozein mapari beti sortzailearen ideologiak eragiten dio, eta doktrinamendu benetan eraginkorra halako bat eragiten die jasotzen dutenei.