Regla | Rule | Arau
Luzera neurtzeko unitateek, historiaurretik eta gaur egun arte, konparazioz, gure inguruneari dimentsioa emateko balio izan dute. Unitate horietako gehienak, modu batera edo bestera, giza gorputzarekin lotuta zeuden, harik eta XIX. mendetik aurrera, Europan, Iraultzetatik eratorritako gizarte-ereduaren aldaketak (Industriakoak eta frantsesa) globalizazio metrikoko prozesu bati hasiera eman zion arte; prozesu horrek, pixkanaka, konstante fisikoetan oinarritutako unitateekin ordezkatu du. XX. mendetik aurrera, aurrerapen teknologiko eta zientifikoen bideari jarraituz —giza hautemate-sistemak ebaluatzen hasi ziren, eta espazioaren eta denboraren erlatibotasuna proposatzen zuten—, arteak galdera hau egin zuen: zer ondorio ditu (filosofikoak, politikoak, ekonomikoak…) neurri-eredu bat ezartzeak, eta haren erabilpenak gure munduari dimentsioa emateko?
Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren finantzaketari esker egin da.