RGB librazioa

2015 / 4 minutuko 3 bideo-proiekzio begiztan / Dimentsio aldakorrak

Ilargiak beti aurpegi bera erakusten digu. Lurretik eta begirada batez azaleraren %50 baino ezin dugu ikusi; hala ere, behar adina denboran begiratzen badugu eta haren kulunka-mugimenduari esker, bere ingurunearen %60 ere har dezakegu. Artelan honetan, gertaera hori argiaren deskonposizioaren ideia newtondarrarekin konbinatzen dut, eta NASAren bideo bera proiektatzen dut. Bideo horrek Ilargiaren librazioa erakusten du hiru argi-koloretan eta zertxobait aldatuta, eta Ilargiaren hiru irudi sortzen ditu, eremu txiki batean bakarrik gainjartzen direnak, non gure satelitearen kolore zuri bereizgarria osatzen baita.