Proteus

2015 / Silikona eta Kristala / ⌀ 28×5 zm

Gure planetan, grabitatearen eraginpean badirudi egitura naturalak eskala desberdinetan errepikatzen direla. Batzuetan, sedimentazio-prozesuaren emaitza dira, eta beste batzuetan, berrantolamendu kimikoaren, biologikoaren edo beste edozein motaren emaitza. Artelan honetan, silikonaz geruzaka sortutako forma bat erreproduzitu dut, dimentsio handiko egitura geologiko baten antza izan dezakeena, eta hazkunde laminarreko bakterio mikroskopiko baten antza ere izan lezakeena. Naturan, egitura-oreka mota berera jotzen duten formalizazioen adibide ugari daudelako.