Neurria, unitatea, ziurgabetasuna

2013 / Argazki-konposizioen seriea / 70×50 zm (3 u.)

Neurketa bat zehatz-mehatz zehazteko, zenbakizko balio bat eman behar da, zer unitatetan ari garen lanean, eta egindako errore-marjina kalkulatu. Irudi-serie honetan modu ikusgarrian erakusten da neurketari lotutako akats saihestezin hori. Horretarako, objektu estandarizatuen lau argazki-hartze egin ditut, eta objektuaren jatorrizko tamainara zabaldu ondoren, objektuaren irudia birmoldatzen saiatu naiz. Argazkian ateratako objektuaren forma kontserbatzeko egindako biraketa eta banaketek eragindako arraildurak, argi adierazten dute neurketa-ariketa guztietan egindako errorea.