Marrazki dendrokronologikoak

2012 / Marrazki kolatu eta biribilduak / 37×16×16 zm (10 u.)

Dendrokronologia zuhaitzen eraztunak aztertzen dituen zientzia da, eraztun horietan erregistratutako gertaeren bidez espezieak denboran zehar izan duen bilakaera ezagutzeko. Artelan honetan, hezkuntza araututik eratortzen den jakintzen metaketa eta hazkunde moteleko egitura zirkular mota hori konparatu dut, Arte Ederretako lizentziaturan egindako marrazki guztiak bildu nituen, eta xafletan moztu nituen; ondoren, medailoi horiek apurka-apurka jarri ditut arte-arloan nire azalpen-esperientziak gertatzen den lekuetan.