Iragarpen orokorra

2014 / Azetato inprimatua markoan eta bonbilla / 34×27×5 zm

Gizateriaren historiako inflexio-puntuetako bat Kopernikoren teoria heliozentrikoaren onarpena izan zen, gizakia unibertsoaren erdian ez zegoela onartzea ekarri baitzuen. Artelan horretan, Kopernikok planteatutako iraultza kosmologiko eta epistemologiko hura Thomas Digges-ek sartutako hobekuntzarekin batera aurkezten da, zeinek izar kopuru mugagabea utzi baitzuen distantzia aldakorretara. Hasieran ikusizkoa, geometrikoa eta deskribatzailea zirudien eraikuntza horrek, baina, azkenean, aldatu egin zuen unibertsoaren koadroa, arrazionaltasun zientifikoaren eredu berri bat definituz.