Estandarra

2013 / Zurezko erregelak / 15×100 zm

Estandarizazioa nazioarteko normalizazio-arau batzuetan oinarritzen da, eta, horien bidez, egiaztatu daiteke merkaturatu beharreko objektu baten dimentsio-desbideratzea baimendutako parametroen barruan dagoela, eta, hala, haren balioa eta funtzionaltasuna bermatzen dira. Artelan honetan, itxuraz berdinak diren egurrezko bi erregela aurkezten ditut, baina formari dagokionez ezberdintasun txikia dute, oso desberdinak bihurtuz merkataritzaren ikuspegitik. Izan ere, objektu estandarizatu bat arautik ateratzen denean, automatikoki ezaugarri propioak dituen objektu bakar bihurtzen da, zertarako sortu zen funtzio zehatza galtzearen kontura.