Aleph

2017 / Xilografia eta Hahnemhüle paperaren gaineko DM-ko matrizea / 75×170 zm

Antartikaren zentroa paradoxa bat duen tokia da, Borgesek Aleph izeneko existentzia zuen puntu distiratsu horretarako kontatu zuenaren modukoa. Artelan honetan matrize xilografiko bat sortu dut, Antartikaren ordu-banaketaren puzzlea eta haren estanpa osatzen dituena. Bakoitzak denbora eta espazioa antolatzeko modu bat proposatzen du, konpartimentaziorako giza nahiaren ondoriozko paradoxa bati arreta jartzeko asmoz. Izan ere, Antartikaren erdian, herrialde guztietako ordu-eremuak elkartzen diren tokian, teknikoki aldi berean egon daiteke leku guztietan.