Abiadura=espazioa/denbora

2017 / 15 minutuko bideo-proiekzioa begiztan / Dimentsio aldakorrak

Naturan ez dago erabateko atsedenik; materia osoak mugimendu zuzen eta uniformea du beti. Artelan hau izaera iragankorreko site specific bateko erregistro bideografikoa da, eta esperimentu baten bidez objektuen nolakotasun hori aztertzen du, baita gure kosmologia Einsteinetik zuzentzen duen denbora-espazioa kontzeptua ere. Horretarako, Artium museoko erakusketa-areto baten abiadura kalkulatzen dut metxa piroteknikoa eta kronometroa erabiliz. Gogoan izan gure luzera-eredua argiaren abiadurak zehazten duela, eta gure denbora-eredua zesio-atomo baten bibrazioak definitzen duela.