413

2014 / Silikonazko moldeak kristalean / 98×116 zm

Lurraldearen irudikapen bat, toponimiarik eta eskalarik gabea, dimentsio kontzeptutik urruntzen da espekulazioaren espazioan sartzeko. Obra honetan tamaina bereko bi silikona-gainazal aurkezten dira, hustuz lortuak eta itxuraz antzekoak. Lehenengoa erliebe-mapa batetik dator, eta 413 hektareako eskualdea adierazten du. Bigarrena, berriz, barruti horretan dagoen lursail txiki batetik, metro koadro erditik behera. Lurralde beraren eskala desberdineko bi irudikapen, dimentsio kontzeptuaren inguruan gogoeta egitera gonbidatzen gaituztenak.