Mapa fisiko-politikoa
2014 / Ehun-mapak / 22×29 zm (4 u.)
Lurralde bereko mapak mota askotakoak izan daitezke: politikoak, geografikoak, topografikoak, geologikoak, klimatikoak, meteorologikoak eta abar. Artelan honetan gaikako hainbat mapa ehundu ditut, gaur egun lurraldetik jasotzen diren eta informazio geografikoko sistemak geruzaz geruza osatzen dituzten datu georeferentziatu ugariren antolaketari lotutako arazoak ironikoki erakusteko. Izan ere, datu kopuru ikaragarri horren irakurketak eta interpretazioak errealitatearen irudi desitxuratua eman diezaguke.