Paralelismoak

2017 / Argi- eta binilo-kutxak / 120×160 zm

Ilusio optikoa ikusizko sistema engainatzen duen irudia da, begitik burmuinera, eta errealitatea modu desitxuratuan hautematera darama. Artelan honetan, Zöllner-en eta «kafetegiko paretaren» ilusioa erabiltzen dut, gizakien ikusmen-mugak noraino iristen diren agerian uzteko eta horien eraginak nabarmen aldatzen direla egiaztatzeko. Izan ere, ilusio horiek munduari buruz dakigunak edo koloreari, mugimenduari, distirari edo argiaren intentsitateari lotutako osagai psikologikoren batek eragiten ditu, besteak beste.