Solido arkimedianoak

2017 / Esku hartutako billar-bolak eta zurezko transferentzia / 15×17×17 zm

Arkimedesen poliedro ganbilak poligono erregularrez osatutako irudi geometriko batzuk dira, eta Platonen solidoen zatikatzetik lortzen dira. Artelan honetan irudi horien garapenak aurkezten ditut billar-bola trunkatuekin batera, eta mapamundiak egiteko eredu gisa planteatzen ditut. Izan ere, irudi horiek oso portzentaje altuan hurbiltzen dira esferara, zenbait poligono erregularren konbinazio bereziari esker, eta, hala, esferatik planora pasatzean sortzen diren hutsuneak betetzeko beharra konpontzen dute.