Proto

2015 / Zura eta burdina / ⌀ 30 zm

Naturaren indar neurrigabeek hainbat erritmotan lan egiten dute edozein giza sorkuntza gaindituz; batzuk oso azkarrak eta bortitzak dira, eta beste batzuk, berriz, motel eta etengabe ari dira jotzen. Zurez tailatutako artelan honek erakusten du zuhaitzen hazkunde-potentziak ez duela katerik ulertzen, eta gizakia jasaten ari den beste indar natural bati egiten dio erreferentzia; indar hori, oharkabean pasatzen zaio hilkorren multzoari: grabitatea, lurraren eraginetik ihes egitea galarazten dion indarra, eta lurrera itsatsita mantentzen du, orkatilan bola eta girgilua dituen preso bat balitz bezala.