Proiekzio kartografikoa

2017 / Akrilikoa eta ikatz-ziria paperean / 50×30 zm (3 u.)

Gure planetaren azalera mapa batean irudikatzeko, lehenik eta behin, haren forma sinplifikatu behar da, irudi esferiko matematiko bat dela onartuz, eta, ondoren, esfera horren eta planoaren artean lotura unibokoa ezartzeaz arduratuko den proiekzio kartografikoa aukeratu. Artelan honetan, proiekzio horien betetze-funtzioa erakusteko ariketa bat egiten dut, distantziak, angeluak edo azalerak doituz. Izan ere, esfera bat paper batez inguratuz gero, ozeanoak eta kontinenteak pintatu, eta, azkenik, papera zabaltzen badugu, pintatu gabe geratu diren eremuak benetan ez direla existitzen ulertuko dugu.