Piezakatzea

2017 / Ukipen-orria / 32×32 zm

Denbora gizakiak sortutako kontzeptu magiko eta abstraktua da, eta ez du ezertarako balio hura zenbatzeko tresnak ere eraikitzen ez baditugu. Erlojua, mekanikariek errealitate natural ororen egitura azaltzeko erabili zuten tresna horietako bat da. Artelan honetan erloju mekaniko bat zatitzen dut, eta erabat desmuntatuta eta forma desordenatuan ukipen-orri bidez erretratatzen dut, pieza ñimiño mordo batek ezin konta daitekenari dimentsio bat emateko duen gaitasun misteriotsua agerian uzten saiatuz, bai eta ikuskera mekanizista onartzeak suposatzen zuen erakunde espiritualen existentzia ukatzea ere.