Kredo enpirikoa

2015 / Pendulua eta ur-ponpa / 180×122×30 zm

Bristoleko St. Mary Redcliffe elizaren iparraldeko transeptuan pendulu kaotiko bat dago, urak bultzatua. Mugimendu deszifraezinerako azalpen matematikorik ez dagoenez, erantsitako testuak ohartarazten du zientziak ez digula inoiz erabateko ziurtasunik emango gure bizitzak oinarritzeko. Artelan honetan pendulu hura erreproduzitu eta testuingurutik atera nuen, Madrilgo Zientzia Ikerketen Kontseilu Gorenaren hallean egindako arte garaikideko lehen erakusketan erakutsiz, zientziak tresna fisiko horren sekretuak argitzeko duen gaitasuna ebaluatzeko asmoz.