Homo mensura

2020 / Poliester esmaltatuzko erretxina / ⌀ 17×1 zm (50 u.).

Protagorasen esaldi batek honela dio: «Gizakia gauza guztien neurria da», eta pentsamendu oro berez antropometrikoa dela dio. Artelan honetan neurgailu berezi bat sortu dut, bere burua neurtzen saiatzen dena, aipatutako sofista grekoaren gogoetari jarraituz agerian uzteko gure metro patroia eta bere sistema tautologia hutsa dela bi mende baino gehixeagoan. Hori frogatuta geratu da eredu metrikoak giza bilakaerara egokitzeko izan dituen aldaketekin, eta, batez ere, gaur egun metroa argiaren abiaduraren bidez definitzen dela dirudielako.