Errore esperimentala

2019 / Silikona, beira, poliesterrezko eta poliuretanozko erretxina, zementua, eskaiola, papera, erle-argizaria / 330×100 zm

Edozein elementu neurtzeko prozesuan akats saihestezina egiten dugu, tresna, aukeratutako prozedura eta kontrolatu ezin diren beste gertaera batzuk direla eta. Artelan honetan, batez besteko balioaren eta balio errealaren arteko desbideratze hori aztertzen dut, eskultura-ingurunea erabiliz. Horretarako, metro bateko zurezko erregela batetik lortutako molde beretik abiatuta, modu sistematikoan erreproduzitzen dut objektu hori hainbat materialekin, eta, aldi bakoitzean, aurrekoaren antzekoa baina ez berdina den erregela lortzen dut, luzerari eta formari dagokienez. Errealitatearen neurri unibokoa lortzeko ezintasuna erakusten duen ariketa.