Desbideratze estandarra

2019 / Parte hartzeko ekintza zinta isolatzailearekin / Neurri aldakorrak

Desbideratze estandarra zenbakizko datu-multzo baten batez bestekoarekiko sakabanatzea kuantifikatzeko erabiltzen den neurria da. Parte hartzea sustatzen den artelan honetan, ikusleari proposatzen zaio Nazioarteko Unitate Sistemaren patroiaren luzera, metroa, kontuan har dezala, horretarako aretoan ematen zaizkion guraizeak eta zinta isolatzailezko biribilki bat erabiliz. Parte-hartzaileek aretoko paretan elkarren segidan jotzen dituzten zenbatespen horiek, Gaussen kurba desordenatu bat osatzen dutenak, ekintzaren amaieran eta haren pisuaren bidez kalkulatzeko balio dute taldeak metroaren benetako dimentsioarekiko duen egokitasuna.