Dendrogeometriak

2015 / Zura, papera eta burdina/ ⌀ 70×10 zm

Arrazoimenaren bidez natura menderatzeko ahalegina ohiko praktika izan da giza existentzian, eta hainbat zientzia garatzea ekarri du, baina ez da gai izan gizakiak zabaltzen dituen indar menderaezinak erabat menperatzeko. Artelan honetan, geometriaren bidez naturaren eta matematikaren artean ezartzen den lotura estua aztertzen dut, errealitatea ulertzeko modu horren izaera bisuala eta espaziala aztertuz, zeinak, behaketaren bidez, gizakiari ideiarik abstraktuenak intuitiboki eta grafikoki argitzeko laguntzen baigu.