Argien neurketatik argira neurri moduan

2012 / Negatiboak eta jostura-metroa argi-mahaiaren gainean / 125×100×30 zm

Frantziako Iraultzaren ondoren, pentsamendu ilustratuan oinarrituta, luzeretarako neurri-unitate unibertsal eta aldaezina sortzea pentsatzen hasi zen —metroa—. Unitate honek, bi mende pasatxoren ondoren, lau definizio ezberdin izan ditu. Artelan honetan, argazki-esperimentu baten bidez, metroaren gaur egungo definizioaren baliogabetasuna frogatzen saiatzen naiz, bi mende baino gehiago igaro ondoren eta hainbat gorabehera izan ondoren, agian unitate hori —gaur egun argiak metro bat egiteko behar duen denboraren araberakoa— aldatu egin delako berriro.