Amonedazio metrikoa

1. 2019 / Txanponekin egindako barrak / ⌀ 3×120 zm (14 u.)

Thomas Jeffersonek bultzatutako dolarra izan zen zatiketa hamartarra barne hartu zuen lehen txanpona, ordura arte txanponak egiten ziren metalaren pisuaren eta haren merkataritza-balioaren artean zegoen harreman historikoa uzteko bidea urratuz. Artelan honetan, metro bateko barrak sortu ditut dolarrez eta euroz osatutako txanpon bakoitzarekin (graduazio hamartarra aldatuz), eta keinu bat egin diot platinozko eta iridiozko barrari. Barra horrek Frantziako Zientzien Akademiaren prototipo metrikoa osatu zuen, eta haren dirua sortzeko Sistema Metriko Hamartarraren ideiaz baliatzen zen pikarokeria amerikarra kritikatu dut.