V2

2015 / Altzairuaren gaineko transferentzia / 25×17 zm (12 u.)

Bigarren Mundu Gerran naziek garatu eta erabilitako V2 irismen luzeko misilak espazioko koheteen aurrekariak izan ziren. Wernher von Braun sortzailea, harrapatu ondoren, AEBetako espazio-agentziaren aldeko lasterketa espazialaren buru bihurtu zen. Artelan honetan, 1944. urtean argitaratutako gerra-arma hura jaurtitzeko eskuliburuko irudi batzuk ageri dira. Marrazki matxista horiekin soldaduei nola erabili irakatsi nahi zieten, eta manipulazio egokia egiteko egin beharreko eragiketak umorez alderatu nahi zituzten, ustez egunerokoak diren eszenekin.