Korrespondentziak

2014 / PVCaren gaineko inprimaketa / ⌀ 90 zm

Makinismoaren garaitik distantzia luzeko joan-etorrietako denborak eta gizarte zibilak gaur egungo hirian egunero egiten dituen igarotzeak nabarmen laburtzen hasi ziren aurrerapen teknologikoek haustura eragin dute gizakiak espazioarekin erlazionatzeko zuen moduan. Artelan honetan koordenatuak eraldatzeko algoritmo bat asmatu nuen, Madrilgo autobus-linea zirkularreko ibilbide batetik abiatuta, poliedro kuasiesferiko bat sortzeko, fisikoki ibili nintzen lekuetako irudiak geraleku bakoitzean birtualki aztertu nituen beste leku batzuekin lotzeko.