Continuum

/ Apalaren gainean margotutako kristalezko xaflak / 30×10×70 zm

Azken teorien arabera, espazioa etena da, aurrez aldeztutako espazio arin eta homogeneoaren ideia gezurtatzen duen definizioa. Artelan honetan, bi deskribapen antagoniko horietan oinarrituta, eta Proclo filosofo grekoaren esaldia berrinterpretatuz: «Espazioa oso argi sotila baino ez da», continuum hitza eraiki dut —lehenengo gaitasunari erreferentzia egiten diona—, duela gutxi aurkitutakoa «etena» gogorarazten diguten geruza ugariren bidez. Izan ere, fisika kuantikoak ziurtatzen duen bezala, argiak uhin eta partikula gisa jokatzen du aldi berean, eta subjektuaren papera behatutako fenomenoaren parte bihurtu da.